
Datorren igandean, hilak 21, San Martzial Alardeko Olaberriako konpainiak antolatutako “VIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa” ospatuko da, José Basilio Aranburu plazan (Perujaran kaleko atzealdean).
17:00etan hasi eta parte hartu nahi duten ume guztiei irekia dago eta aurreko urteetan bezala hiru maila egongo dira: 6-8 urte, 9-10 urte eta 11-12 urte.
19:00etatik aurrera, hurbildu diren ume guztiekin entsegu txiki bat egingo du konpainiak, Perujaran kaletik Larreaundiraino, 20:30ak inguruan bukatuz.