Kontaktua

OHIKO ASANBLADA OSPATU DA

 

45 bazkidek parte hartu zuten eta bozketara auzkezten ziren puntu guztiak onartu ziren

 

Pasa den ostiralean “Compañía de Olaberria” elkartearen ohiko asanblada ospatu zen Nekazarien Etxean, 45 bazkidek parte hartu zutelarik.

Asanblada 20.00tan hasi zen, iazko asanbladaren aktaren irakurketarekin, apirilaren 11koa. Aho batez onartu zen. Gai-zerrendaren 2. puntuan azken urteko kontuen emaitzaren berri eman zen. 2014ko abenduaren 31an 9160,59 € ditu konpainiak (4226,86 € Kutxabanken, 4920,67 € Laboral Kutxan eta 13,06 € kaxan). Aho batez ere onartu zen.

Aurtengo San Martzial Alardearen txostenari buruz, aipatzekoa da Ramón Martiarena datozen 4 urtetarako konpainiako kapitaina izateko berrautatua izan zela urriaren 24ean burututako hauteskundeetan. Hautaketaren ondoren batzorde berria osatu zen eta bertara Vicente Calleja, Jonás Manterola, Santiago Pérez, Jaime Regatos eta Daniel Cambón bazkideak gehitu ziren. Kapitainak agintari berriak izendatu zituen: Iñaki Aguirrezabala (teniente), Javier García Nieto (alferez), Martín José Telletxea (banderatxoa), Jesús Lorenzo (atzeko sarjentua) eta José Luis Aramburu (atzeko kaboa).

Konpainiak Gabonetako loteriaren 4200 euroak (100 euroko 42 tako) saltzea lortu zituen eta mertxandising berria eskatu da. Zirak, banderak, pizgailuak, giltzatakoak eta pinak ez ezik, euritakoak, motxilak, labanak eta poloak ere erosi daitezke hemendik aurrera. Laguntzen duten saltokiei buruz, Estudio de Decoración Atrio eta Agrícola Bidasoa gehitu dira.

2015ko martxoaren 31ra konpainiak 398 bazkide ditu, 86 txilibitu, 41 erredoble, 61 danbor eta 210 eskopeta, iaz baino 19 bazkide gehiago. 5 bazkidek ez dute kuota ordaindu eta zigortuak izan dira apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean irekitzen zaien bigarren ordainketa epean kuota ordaintzeko zain. 5 bazkidek konpainia uztea eskatu dute. 

Kantineraren hautaketa maiatzaren 8an izango da Olaberriako Eskola Zaharretan, 20.15tik aurrera. Musika tailerrak maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an eta 13an izango dira, 16.30tik aurrera, Santa Elena eskola oihan, oraingo IES Dunboa BHI. Entseguak ekainaren 22an, 24ean eta 25 ean (entsegu orokorra) izango dira, Estebeneatik aterata 20.30tan. Ekainaren 18an entsegua geldian egingo da, ordu berean baina Nekazarien Etxean. Ekainaren 21ean VIII. Marrazki eta Margo Lehiaketa burutuko da, 17.00etatik aurrera, José Basilio Aranburu plazan. 19.00etatik aurrera aurrekin entsegua egingo da Larreaundiraino.

Gai-zerrendaren 4. puntuan batzordeak auzoko mugetatik bisita gidatu bat egiteko proposamena egin zuen jarduera berri bat bezala. 42 baiezko bozka izan zituen, 0 bozka kontra eta 3 abstentzio. Lehenengo bisita maiatzaren 24ean burutuko da eta Estebenea Jatetxean bazkaltzeko aukera egongo da.

Gai-zerrendaren 5. puntuan konpainiako argazki lehiaketa bat proposatu zen ere jarduera berri bat bezala. 41 baiezko bozka izan zituen, 0 bozka kontra eta 4 abstentzio.

Ez ziren ez eskaera ez galderarik egon eta asanblada 20.55tan bukatu zen.