Inprimatu

XVI. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAREN ARRAKASTA EGURALDI TXARRA EGIN ARREN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

60 haur baino gehiagok hartu zuten parte, eta ordubete baino gehiagoz beren marrazkiak margotu edo marraztu zituzten

Joan den igandean, ekainak 18, Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako XVI. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatu zen Perujaran kaleko arkupeetan.

17:00etan hasi zen, hiru kategoriarekin: 6 urte arteko adingabeak, 7 eta 9 urte bitartekoak eta 10 eta 12 urte bitartekoak. Guztira 61 haurrek hartu zuten parte eta ordubete baino gehiagoz marrazkiak margotu edo marraztu zituzten.

Hauek izan ziren irabazleak:

-6 urtera arteko adingabeak: Eneko Escudero (lehen saria), Ane Cornejo (bigarren saria) eta Maddi Iñarra (hirugarren saria)

-7 eta 9 urte bitartekoak: Maria Villarón (lehen saria), Lucía Sánchez (bigarren saria) eta Irati Garcia (hirugarren saria)

-10 eta 12 urte bitartekoak: Maialen Cornejo (lehen saria), Aia Iñarra (bigarren saria) eta Uxue Garcia (hirugarren saria

Merienda eta sari banaketaren ondoren, Paco Carrillo (Jenerala) eta Rubén Fraile (Komandantea) bertan zirela, konpainiak entsaio txiki bat egin zuen txikiekin, Perujaran kaletik Larreaundiraino.