Inprimatu

XIV. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

17 marrazki aurkeztu dira guztira

XIV. Marrazki eta Pintura Lehiaketako epaimahaia Olaberria kafetegian bildu da joan den urriaren 3an marrazki irabazleak aukeratzeko. Guztira 17 marrazki aurkeztu dira. Lehiaketak, aurreko urteetan bezala, hiru kategoria izan ditu: 6 urte arte, 7 eta 9 urte bitartean eta 10 eta 12 urte bitartean.

Hauek izan dira irabazleak:

6 urtetik beherako haurrak: Nahikari Sánchez (lehen saria), Irati García (bigarren saria) eta Paula Barón (hirugarren saria).

7 eta 9 urte bitartekoak: Uxue García (lehen saria), Ebe Velaz (bigarren saria) eta Paula Elgorriaga (hirugarren saria).

10 eta 12 urte bitartekoak: Libe d´Anjou (lehen saria), Nerea Cambón (bigarren saria) eta Álvaro García (hirugarren saria).

Leyre López, Irati Formoso eta Mertxe Elizalde kantinerek osatu dute epaimahaia.

Lehiaketa desberdina

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIV. Marrazki eta Pintura Lehiaketa antolatu zuten ekainaren 15etik 30era bitartean. Osasun-krisiaren eta José Basilio Aranburu plazatxoan egin ezinaren aurrean, iazko baldintza berberetan egin zen, eta parte-hartzaileek marrazkiak bi postontzitan utzi ahal izan zituzten, bata Danok Anai tabernan eta bestea Antúnez tabernan.

Sari banaketa azaroaren 6an izango da José Basilio Aranburu plazatxoan.