Inprimatu

XIII. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAREN SARIAK BANATU DIRA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Ekitaldia Jose Basilio Aranburu plazatxoan burutu da

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketaren sariak banatu dituzte igande honetan Jose Basilio Aranburu plazatxoan burututako ekitaldi xume batean. Ekitaldia osasun krisia dela eta ezarritako neurri guztiak hartuta ospatu da.

Irabazleak honako hauek izan dira:

-6 urte arte: Paula Elgorriaga (lehenengo saria), Maialen Sevilla (bigarren saria) eta Nahikari Sanchez (hirugarren saria)

-7-9 urte: Uxue Garcia (lehenengo saria), Danel Bellanco (bigarren saria) eta Martina Perez (hirugarren saria)

-10-12 urte: Ariadna Garcia (lehenengo saria), Iratxe Cambon (bigarren saria) eta Asier Carpio (hirugarren saria)

Guztira 32 marrazki aurkeztu dira. Gogorarazi behar da XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketaren epaimahaia pasa den uztailaren 19an bildu zela Olaberria kafetegian marrazki irabazleak aukeratzeko. Epaimahaia Leyre Lopez, Irati Formoso eta June Sanchez kantinerek osatu dute.

Lehiaketa ezberdina

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa antolatuko zuten ekainaren 15etik 30era bitartean. Osasun krisia zela eta, ezin izan zen urtero bezala Jose Basilio Aranburu plazan ospatu. Horregatik, hainbat berrikuntza izan zituen.

Bi postontzi prestatu ziren, bata Danok Anai tabernan eta bestea Antunez tabernan. Bertan, parte-hartzaileek haien marrazkiak uzteko aukera izan zuten.