Inprimatu

OLABERRIA, BI ALARDEEN ARTEKO URTEKO BAZKARIAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Javier Garcia Nieto eta Iñaki Aguirrezabala izan dira Jaizkibel jatetxean egin den bazkarian Olaberria Konpainia ordezkatu dutenak

Larunbat honetan, hamazazpigarren urtez jarraian, Irungo eta Hondarribiko alardeetako konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako buruzagiak bi alardeen arteko anaitasun bazkaria ospatzeko elkartu dira.

Denis Alvarez Perez-Sostoaren eskutik Arma Plazara bisita gidatua egin da. 14:30etan agintariak Jaizkibel jatetxera zuzendu dira, non 90 kide elkartu dira bazkariaz gozatzera.

Bazkaldu ondoren galtzada-harria obra entregatu da, bi alardeen indarra eta luzarotasuna isladatzen duena. Lana batzorde batetik bestera eskualdatzen da bazkari honetan eta jasotzen duen batzordeak urte osoan zehar gordetzen du. Kasu honetan Hondarribiko Alardearen Burgumaisua den Iñaki Sagarzazuk San Martzial Alardearen Jenerala den Paco Carrillori entregatu dio galtzada-harria.