Inprimatu

2018ko KANTINERARI SOLDATA EMAN ZAIO

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Kuriositate bezala, entregatutako gutun-azalean 4,34 euro zeuden, zentimo bat 2018ko San Martzial Alardean desfilatu zutenen soldadu bakoitzeko

Olaberria Konpainiako kapitaina den Javier Garcia Nietok 2018ko kantinera den Irati Formosori San Pedro egunean Irungo Kasinoan jasotako soldata eman dio. Kuriositate bezala, entregatutako gutun-azalean 4,34 euro zeuden, zentimo bat 2018ko San Martzial Alardean desfilatu zutenen soldadu bakoitzeko.

Gogoratu behar da 2018ko apirilaren 13an Nekazarien Etxean eginiko ohiko batzarrean urtero San Pedro egunean jasotzen den soldata era simbolikoan pasa den urteko kantinerari opari gisa ematea onartu zela. Proposamena onartu egin zen, 35 bozka alde, kontrako bozkarik ez eta abstentzio batekin.