Inprimatu

OLABERRIA, SAN PEDRO EGUNEKO MEZAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Javier Garcia Nietok (kapitaina), Iñaki Aguirrezabalak (tenientea) eta Martin Tellecheak (alfereza) Olaberria Konpainia ordezkatu zuten Junkaleko Andra Maria Elizan ospatutako mezan

Javier Garcia Nietok (kapitaina), Iñaki Aguirrezabalak (tenientea) eta Martin Tellecheak (alfereza) Olaberria Konpainia ordezkatu zuten Junkaleko Andra Maria Elizan gaur ospatutako mezan.

Aurten, San Martzial Alardea bertan behera utzi behar izan denez, ez zitzaizkien Alardeko konpainiei banderinak, munizioa eta soldata eman Irungo Kasinoan. Junkaleko Andra Maria Elizan ez zen Meza Nagusia ospatu, ezta mezatako eskaintzan Eslavaren “Tu Es Petrus”-a kantatu ere parrokiko abesbatza eta hiriko beste abesbatzetako kideekin batera.

Hala ere, konpainiako kapitaina den Javier Garcia Nietok San Pedro eguneko tradizioa mantendu nahi izan zuen, eta mezara joan zen, tenientea eta alferezarekin.