Inprimatu

AGINTARIEK SAN PEDRO EGUNAREKIN BETE ZUTEN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Olaberria Konpainia San Pedro eguneko ekitaldi garrantzitsuenetan ordezkatu zuten

Javier Garcia Nietok (kapitaina), Iñaki Aguirrezabalak (tenientea), Martin Tellecheak (alfereza), Iñaki Martiarenak (banderina), Jesus Lorenzok (atzeko sarjentua) eta Joxe Aramburuk (atzeko kaboa), Olaberria Konpainia San Pedro eguneko ekitaldi garrantzitsuenetan ordezkatu zuten. Bertan Noël d´Anjou ere egon zen, Alardearen Batzordeko kidea eta Olaberria Konpainiako erredoblea.

9:30etan San Martzial Alardeko konpainiei banderinak, munizioa eta soldata eman zitzaien Irungo Kasinoan.

10:40etan udalbatza San Juan plazatik atera zen, Irungo Txistulari Taldeak, Irun Hiria Musika Bandak eta Irungo Atsegiñako Erraldiek lagunduta, Junkaleko Andre Maria Elizara joateko. San Martzial Alardeko konpainietako agintariek udalbatzari harrera egin zioten ibilbide horretan.

11:00etan elizan bertan Meza Nagusia izan zen, mezatako eskaintzan Eslavaren “Tu Es Petrus” kantatu zelarik parrokiko abesbatza eta hiriko beste abesbatzetako kideekin batera. Olaberria Konpainietako agintariek Meza Nagusian ere egon ziren.