Inprimatu

OLABERRIA, QUIQUE ESCALANTE MEMORIALAREN INAUGURAZIOAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Javier Garcia Nieto (kapitaina), Martin Tellechea (alfereza eta idazkaria) eta Serafin Elosua (batzordeko kidea) Olaberria Konpainia ordezkatzen egon ziren Oiasso Erromatar Museoan burututako inaugurazio ekitaldian

Gerardo Garcia Gonzalez, bigarren urtez jarraian, eta Descarga de Infantería izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante XIII. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.

Bigarren saria Karina Aguirre Altuna eta Inmortalizados izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Lula Retuerto Serrano eta Reflejos del Joló deituriko bere argazkiarentzat. Omar Igual Marcos-en Choque de baquetas argazkiarentzat izan da Danborrada sari berezia. Iratxe Regatos Abad-ek lortu du Gazteria sari berezia Esperando al Alarde izeneko bere argazkiari esker.

Gainera aurten bi sari berezi eman dira Ama Shantalen eta Real Union konpainien mendeurrenekin lotura izan dutenak. Lehen konpainia horren saria Karina Aguirre Altunarentzat (bi sari lortu ditu guztira) izan da, Ama Shantalen argazkiarekin. Real Unionen saria Junkal Susperregui Gamboarentzat izan da Agurra irudiarekin. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.

Memorialaren argazki-erakusketa inauguratzeko ekitaldian adierazi ziren zeintzuk izan diren hamahirugarren edizio honetako irabazleak; erakusketa azaroaren 9ra arte egongo da ikusgai Oiasso Erromatar Museoan. Guztira 164 argazki aurkeztu dira eta berrogeita hamar bat jarriko dira. Paco Carrillo Etxeberria (Alardeko Jenerala), Mikel Becerra (AFIko ordezkaria) eta Montxo Amantegui Ibargoyen (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.

Javier Garcia Nieto (kapitaina), Martin Tellechea (alfereza eta idazkaria) eta Serafin Elosua (batzordeko kidea) Olaberria Konpainia ordezkatzen egon ziren Oiasso Erromatar Museoan burututako inaugurazio ekitaldian. Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen partetik Amaia Jauregi (presidentea) eta Ixaro Ugarte (elkarteko kidea) egon ziren.