Inprimatu

OLABERRIA, AMA SHANTALENGO MENDEURRENAREKIN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Olaberria Konpainiako ordezkaritza bat Ama Shantalen Konpainiaren mendeurrena dela eta antolaturiko erakusketaren inauguraziora hurbidlu da

Javier Garcia Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martin Tellechea (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza), Leyre Lopez (kantinera) eta batzordeko kideak diren Santi Perez, Jose Luis Martin eta Serafin Elosua Olaberria Konpainia ordezkatu dute Ama Shantalen Konpainiaren mendeurrena dela eta antolaturiko erakusketaren inaugurazio ekitaldian.

Ama Shantalen Konpainiak bere historiako 100 urteen ospakizunen ekintzekin jarraitzen du. Horrela, 1919. urtetik, sortu zenean, gaur egunera arteko ibilbideak islatzen duen erakusketa antolatuta dago. Bertan, eduki fotografiko asko egongo da: 100 argazki baino gehiago eta ikus-entzun bat non argazki gehiago proiektatuko diren. Gainera, bost mahai jarriko dira konpainiako hainbat objekturekin: upeltxoak, kantineren bandak, sableak, konpainiak eraman dituen banderatxo desberdinak, etab.

Erakusketa ekainaren 9ra arte, igandea, bisitatu daiteke hurrengo ordutegian: astean zehar 19:00tik 21:00ra arte eta aste bukaeran 11:00tik 13:00ra arte eta 18:00tik 20:00ra arte.

Oroitzapenezko ekitaldiak

Hurrengo ekainaren 30erako motorrak berotzen hasteko, Ama Shantalenek jada beste ekitaldi batzuk burutu ditu bere historiako 100 urteak ospatzeko. Pasa den maiatzak 11n, larunbata, eguerdian, Xantalengo ermitan oroitzapenezko meza egin zen eta ondoren, Irungo Atseginan, bazkari bat ospatu zen.

Baita ere, konpainiak bere 100 urteak islatzen duen logo bat diseinatu du eta pin batzuk salgai jarri dira, Calzados Pombar eta Coinbroker seguruen artekaritzan bi euroren truke erosiz.