Inprimatu

GIRO EDERRA IGANDEKO BISITA GIDATUAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Berrogeita hamar pertsona inguru egin zuten bisita gidatua

Berrogeita hamar pertsona inguru egin zuten igande honetan Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako bisita gidatua. Hauei gainera Altzubideko Errota baserrian hamaiketakoa prestatzen gelditu ziren hamarna pertsona inguru gehitu behar zaie.

Bostgarren urte honetarako proposatutako ibilbidea honako hau zen: San Jose Langilea parrokiatik atera 9:30etan eta Virgen Milagrosa, San Jose Langile eta Berio kalea zeharkatuz Egiluze komentura igo. Lizardi, Altzubideko Errota, Oiakinta eta Uruneko Errotatik pasa argibide historiko xume batzuk jasoz, Olaberria-Bentas errepidera ateratzeko, eta handik Estebenea Jatetxera, bisita gidatua bukatzeko.

Hogeita hamar bat lagun Estebenea Jatetxean bazkaldu zuten gero. Menua itxia zen, 25 euro helduentzako (kroketak, entsalada mistoa, piper beteak, txerri-ukondoa/bakailoa saltsan, postrea, kafea, ardoa eta sagardoa) eta 12,50 euro umeentzako (kroketak, txibiak, oilasko-bularkia patatekin, izozkia, ura eta freskagarriak).