Inprimatu

MARRAZKIAK, AUZOKO ZUHAITZETAN JARRIAK

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

San Pedro eta San Martzial jaiak amaitu arte egongo dira jarrita

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako XVI. Marrazki eta Pintura Lehiaketako marrazkiak auzoko zuhaitzetan jarri dira jada, eta bertan egongo dira San Pedro eta San Martzial jaiak amaitu arte.

Guztira berrogeita hamar marrazki baino gehiago jarri dira, Perujaran ingurutik autobideko zubiraino doan zuzengunean, eta egun hauetan guztietan izango dira ikusgai.