Inprimatu

XII. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA ARRAKASTATSUA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

76 umek hartu zuten parte, non ordu betez beraien marrazkiak marraztu edo margotu zituzten

Pasa den igandean, hilak 23, San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako XII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatu zen Jose Basilio Aranburu plazan (Perujaran kaleko atzealdean).

17:00etan hasi zen, hiru mailekin: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte. 80 umek baino gehiago parte hartu zuten, non ordu betez beraien marrazkiak marraztu edo margotu zituzten.

Irabazleak honako hauek izan ziren:

-6 urte arte: Uxue Garcia (lehenengo saria), Lander Velaz (bigarren saria) eta Claudia Mosquera (hirugarren saria)

-7-9 urte: Lucia Torres (lehenengo saria), Joseph Isidro (bigarren saria) eta Janire Retegui (hirugarren saria)

-10-12 urte: Asier Carpio (lehenengo saria), Yaiza Bengoa (bigarren saria) eta Laura Perez (hirugarren saria)

Sari banaketa bukatu ondoren hurbildu ziren ume guztiekin entsaio txiki bat egin zuen konpainiak, Perujaran kaletik Larreaundiraino.