Inprimatu

XIII. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Guztira 32 marrazki aurkeztu dira

XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketaren epaimahaia pasa den uztailaren 19an bildu zen marrazki irabazleak aukeratzeko. Epaimahaia Leyre Lopez, Irati Formoso eta June Sanchez kantinerek osatuko zuten. Guztira 32 marrazki aurkeztu ziren. Lehiaketa, aurreko urteetan bezala, hiru maila izan ditu: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte.

Irabazleak honako hauek izan dira:

-6 urte arte: Paula Elgorriaga (lehenengo saria), Maialen Sevilla (bigarren saria) eta Nahikari Sanchez (hirugarren saria)

-7-9 urte: Uxue Garcia (lehenengo saria), Danel Bellanco (bigarren saria) eta Martina Perez (hirugarren saria)

-10-12 urte: Ariadna Garcia (lehenengo saria), Iratxe Cambon (bigarren saria) eta Asier Carpio (hirugarren saria)

Lehiaketa ezberdina

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa antolatuko zuten ekainaren 15etik 30era bitartean. Osasun krisia zela eta, ezin izan zen urtero bezala Jose Basilio Aranburu plazan ospatu. Horregatik, hainbat berrikuntza izan zituen.

Bi postontzi prestatuko ziren, bata Danok Anai tabernan eta bestea Antunez tabernan. Bertan, parte-hartzaileek haien marrazkiak uzteko aukera izan zituzten. 

Sari banaketa ahal denean burutuko da. Antolakuntzak sarituekin harremanetan jarriko da eta data Olaberria Konpainia eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen web orriaren eta sare sozialen bitartez ezagutaraziko da.