Inprimatu

GIRO EZIN HOBEA KANTINEREN AFARIAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Ohiturarekin jarraituz, beste urtetako kantinerak aurtengo kantinera den Leyre Lopezi abaniko bat oparitu zioten

Olaberria Konpainiak pasa den larunbatean kantineren ohiko afaria antolatu zuen Kontrakale kaleko Irungo Euskal Kirolak elkartean, honako menuarekin: iberikoak, zainzuriak eta patea, piper beteak, sorbetea, ahate-konfita eta postrea.

Ohiturarekin jarraituz, beste urtetako kantinerak aurtengo kantinera den Leyre Lopezi abaniko bat oparitu zioten. Guztira konpainiako 37 kantinera etorri ziren.

Konpainiako kantinerek festak baino egun batzuk lehenago afari bat ospatu egin ohi dute une atsegin bat igaro eta urte horretako kantinerari opari xume bat egiteko. 2013 urterarte beraiek ziren jatetxea hautatu eta afaria antolatzeaz arduratzen zirenak. Konpainiako batzordeak beraiekin hitz egin eta 2014ko bilkuran hortik aurrera afaria konpainiak antolatzea proposatzea erabakitzen du. Proposamena onartu egin zen.

2014. urtetik aurrera konpainia da afaria antolatzen duena kantinerek erabakitako datan. Orain arte afari guztiak Irungo Euskal Kirolak elkartean ospatu dira.