Inprimatu

GURE KANTINERA ALARDEKO TRADIZIO BATEKIN BETE DU

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Kantinera bakoitzak 13 arraultza eraman zituen atzo Jesus Karitatearen Mirabe Komentura datozen egunetan eguraldi ona egin dezan

Igande honetan kantinera bakoitzak 13 arraultza eraman zituen Jesus Karitatearen Mirabe Komentura, kale Nagusian kokatua, datozen egunetan eguraldi ona egin dezan. Beraien artean Olaberria Konpainiako kantinera den Leyre Lopez egon zen. Bertan komentuko serorek hartu zituzten, beraiekin hitz egiteko aukera izan zuten, lekua ezagutu eta janaurreko bat hartu.

San Martzial Alardeko tradizio bat da, urtero egiten dena kantinerek aukeratzen duten egunean.