Inprimatu

JUNKAL OLAIZOLARI AITORPENA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Olaberria Konpainiako kantinera bezala desfilatu zuen orain dela 50 urte

Pasa den larunbatean Kontrakale kaleko Irungo Euskal Kirolak elkartean ospatutako kantineren afaria aprobetxatuz, Junkal Olaizola Errazkini aitorpen ekitaldi xume bat egin zitzaion, 1969. urteko Olaberria Konpainiako kantinera. Olaberria Konpainiak orain dela 50 urte kantinera bezala desfilatu zuen kantinerari aitorpena egiten dio lehenengo Margo eta Marrazki Lehiaketa ospatu zenetik, 2008. urtean. Aurten, nobedade bezala, aitorpen ekitaldi hau kantineren afariaren baitan burutu da.

Olaberria Konpainiako kapitaina den Javier Garcia Nietok lore-sorta eman zion Junkal Olaizolari.