Inprimatu

JESÚS MOLINARI ELKARRIZKETA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

 

1974ean desfilatu zuen lehenengo aldiz Alardean. Beti eskopetarekin eta bere koadrilarekin. Jesús Molina gure bazkiderik leialena da, Talavera de la Reinan (Toledo) bizi delako duela bi hamarkada eta ez duelako inoiz ere ekainaren 30eko zita galtzen. Berarekin hitz egin dugu: 

 

-Irundik ia 600 kilometrora bizi zara eta hala ere ekainaren 30era leiala zara. Urte honetarako txartelak aterata dituzu jada?

Lan kontuengatik Irundik ia 600 kilometrora bizi nahiz eta noski, ekainaren azken egunak oporretarako hartuak ditut, hortaz ezustekoren bat gertatzen ez bada 2015ean hor egongo naiz ere koadrilarekin desfilatzen. Lanean badakite egun horiek niretzako sakratuak direla eta ez dut arazo gehiegirik egun horiek hartzeko.

-Zer diote etxean?

Nire familia ni bezain irundarra da edo hare eta gehiago oraindik. Ez zaigu burutik ere pasatzen gai hau mahaigaineratzea. Etxean denok dakite ekainaren 30ean Irunen gaudela San Pedro eta San Martzialetako festez gozatzen.

-Alardera bi aldiz bakarrik huts egin duzula jakin dugu?

Nire lehenengo Alardea 1974ean izan zen, Alzaga kapitainaren garaiak ziren, “Txantxot” ezizenez, “Pitxirri” tenientearenak, edota Juanito Indakoetxea banderatxoarenak, lankide bikaina eta pertsona hobea. Eta nola ez, nire lehenengo kantinerarenak, Ana Retegui. Lehendabiziko desfile horren ondoren askoz gehiago etorri dira, batzuk euriarekin, beste batzuk eguzkiarekin, baita lainotuak ere, baina guzti guztiak beste urte batez koadrilarekin biltzeko aukera izateko alaitasunarekin. Egia da galdetzen didazuna, berrogei urte hauetan bi aldiz bakarrik huts egin dut, lehengoa El Ferrolen nenbilelako soldadutza egiten eta bigarrena, duela hamabi urte inguru, Irunera bueltatzeko bi egun baino lehen, maletak eginak nituela, nire seme batek futbolean jokatzen hankan mina hartu eta eskaiola jarri behar izan ziotelako. Une horretan bukatu zen niretzako urte hartako desfilea. Handik aurrera etxean ekainean egiten den kirolarik arriskutsuena xakea da.

-Zure betiko lagunekin desfilatzen duzu. Konpainiako gaurkotasunen berri ematen dizute?

Koadrilarekin urte osoan zehar gaude harremanetan, hortaz edozein berri ematen bada kontatu egiten didate, bai konpainiaren inguruan, baita beste gaiei buruz ere. Beti deitzen didatenarako haukeratua izan den kantineraren berri emateko da, batez ere azken urteotan nire lagunen alabak atera direla.

-Talavera de la Reinan gure festaren embaxadore izango zara, ezta? Zer esaten dizute? Nola ikusten dute ekainaren amaieran urtero handik alde egitea?

Hainbat urtez festa azaltzen, erlazionatzen nahizen jendeak buruz dakiela jada. Eta gainera, kontatu ahala, begien distira ikusten didatenean, guretzako zehin garrantzitsua den suposatzen dute. Baina noski, ezin dute gu bezala sentitu. Guretzako ere ez da, adibidez, Sevillako Apirileko Azoka, Valentziako Failak edota beste antzeko festa batzuk bezalakoa.