Inprimatu

FLORENTINO DIÉGUEZI ELKARRIZKETA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

 

 

Gure konpainiako bazkide beteranoetariko bat da. Erredoblearekin hasi zen desfilatzen, baina badira urte asko jada eskopetarekin desfilatzen duela. Florentino Diéguez Rodríguez dugu, arotz ohia, denbora librean bere lagun artxeroentzat edota konpainietako soldaduentzat eskopetak egiten dituena. 

- Orain dela gutxi artxeroentzako aizkora pare bat bukatu berri dituzu. Kontaiguzu prozesua eta zenbat denbora kostatu zaizun?

Sartutako denbora kalkulatzea ezinezkoa da. Denbora daukadanean egiten dut, ez dira orduak zenbatzen. Zura hartu eta aizkoraren itxura ematen zaio, dena eskuz. Artisau-lana da, oso zaila, forma borobildunak dituelako. Bidasoa auzoko Epifanio Aramburu arotzaren etxean egiten ditut. Gero Olaberria konpainiako txilibitua den Dani Cambonek margotzen ditu bere tailerrean.

- Ez da honelako lanak egiten dituzun lehenengo aldia, uste dut eskopetak ere egin dituzula, nola sartu zitzaizun zaletasun hau? Nor izan zen zerbait eskatu zizun lehena?

Egin dudan eskopeta bakarra nirea izan da. Erredoblea utzi eta eskopetarekin desfilatzen hasi nintzenean eskopeta arinago bat egitea pentsatu nuen. Momentu hartan nuen eskopetaren kopia egin nuen, baina zurezkoa. Enkargu asko egiten dizkidate baina lan asko daukat eta inorekin gaizki gelditu ez arren adiskideei bakarrik egin diet.

- Egin duzun guazarik bitxiena, nahiz eta Alardearekin loturarik ez izan?

Altzariak partikularrentzat batez ere. Artisau-lanak dira eta ordu asko sartu ditut aurrera ateratzeko

- Bizitza osoa daramazu konpainian, lehenik erredoble bezala eta orain eskopetarekin. Antzinako argazkiren bat badaukagu eta hor zaude ere, ia musika bandarik gabe. Hainbeste aldatu al da konpainia urte hauetan? Nola gogoratzen duzu orain dela 50 urteko konpainia?

Aldaketa handia nabari dut. Hasieran, 14 urterekin ateratzen nintzenean, erredoble bat, bi danbor eta 6-7 txilibitu ateratzen ziren. Oran 72 urte ditut eta dena aldatu da. Lehen denok elkar ezagutzen ginen, auzoko baserrikoak ginen, orain hau pentsa ezina da. Aldatu ez dena ilusioa da. Ilusio berbera edota gehiago asnartzen da.