Inprimatu

OLABERRIA KONPAINIAKO DIRU-ZORROAK SALGAI

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

2 eurotan saltzen dira. Kolore gorrian edo beltzan eskuratu daitezke

Olaberria Konpainiak mertxandising produktu berri bat dauka, diru-zorroak hain zuzen ere. 2 eurotan saltzen dira. Kolore gorrian edo beltzan eskuratu daitezke.

Duela urte batzuk Olaberria Konpainiak mertxandising artikuluak ateratzea erabaki zuen bi helbururekin: batetik, konpainiako kideei, lagunei zein senitartekoei Olaberriako jantzi edo artikuluak eramateko aukera ematea; eta bestetik, diru-sarrera gehiago izatea San Martzial Alardearen antolakuntzan eta urtean zehar egiten ditugun jardueretan sortzen diren gastuak ordaintzen laguntzeko.

Diru-zorroez gain, Olaberria Konpainiak honako artikulu hauek ditu salgai: eskumuturrekoak, zira zuriak, pinak, pizgailu zuriak, pizgailu beltzak, labanak, aterkiak, motxilak, gizonentzako poloak, emakumeentzako kamisetak, giltzatako gorriak, giltzatako beltzak, banderak eta pegatina itsasgarriak. Prezioak eta eskuragarritasuna kontsultatzeko mertxandising-aren arduradunak diren batzordeko kideekin harremanetan jarri edo Nekazarien Etxean galdetu.