Inprimatu

OLABERRIA KONPAINIAK DOHAINTZA EGIN DIO DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASI

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

San Juan plazan egin zen dohaintza, eta Leire Lopez 2019ko Olaberriako kantinera izan zenak eman zion taloia Jose Ramon Aramendi Caritas Gipuzkoako zuzendariari

Joan den irailaren 25ean, Olaberria Konpainiak 485 euroko taloi bat eman zion Donostiako Elizbarrutiko Caritasi. Elkartasunezko ekintza honen abiapuntua izan zen Olaberria Konpainiako batzordeko kide batek proposatu zuela ongintzarako dohaintza ematea 2020ko Olaberriako kantinerarentzako aurreikusitako gastuen zenbatekoa (barrila, loreak…) izan ere, jakina denez, ez baitzen halakorik egin COVID-19aren pandemiagatik.

San Juan plazan egin zen dohaintza, eta Leire Lopez 2019ko Olaberriako kantinera izan zenak eman zion taloia Jose Ramon Aramendi Caritas Gipuzkoako zuzendariari.

Gogorarazi behar da Caritas Gipuzkoak lan sozial izugarria egiten duela gure hiriko pertsona behartsuenei laguntzen; orain gehiago, pandemiak ekarri duen krisi ekonomiko larri honetan. Horregatik, Olaberria Konpainiatik, Caritas Gipuzkoari laguntza luzatzea pentsatu zen.