Inprimatu

SAN MARTZIALEN BOTOA BERRITU EGIN ZEN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Javier Garcia Nietok eta Noël d´Anjouk lore-eskaintzan eta botoaren berritze ekitaldian parte-hartu zuten

Olaberria Konpainiak, San Martzial Alardea osatzen duten beste konpainia eta unitateekin batera, botoa berritu egin zuen pasa den ekainaren 30ean Aldabe Gainean, 1522ko San Martzial Guduaren ostean gure arbasoek emandako hitza betez.

Olaberria Konpainiaren izenean Javier Garcia Nietok (konpainiako kapitaina eta Buruzagien Batzordeko kidea) eta Noël d´Anjouk (Alardearen Batzordeko kidea) parte-hartu zuten. Osasun arau bereziek hala eskatuta, ekitaldia publikorik gabe eta parte-hartze oso murritzarekin burutu zen: Agintarien batzordeko kideak, Alardearen batzordeko kideak eta Alardearekin lan egiten duten hainbat emakume elkarteko kideak (Pagoki, GordeZAN, Emakume Irundarrak eta Mugarriluze).