Inprimatu

SAN MARTZIALEN BOTOA BERRITU EGIN ZEN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Olaberria Konpainiako agintariek lore-eskaintza eta botoaren berrite ekitaldian parte-hartu zuten

Olaberria Konpainiak, San Martzial Alardea osatzen duten beste konpainia eta unitateekin batera, botoa berritu egin zuen pasa den ekainaren 30ean Aldabe Gainean, 1522ko San Martzial Guduaren ostean gure arbasoek emandako hitza betez.

Bertan ospatutako lore-eskaintza eta botoaren berritze ekitaldian konpainiako agintariak diren Javier Garcia Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martin Tellechea (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza), Iñaki Martiarena (banderina) eta Leyre Lopez (kantinera) egon ziren, hala nola Alardearen Batzordeko kidea eta Olaberria Konpainiako erredoblea den Noël d´Anjou ere.