Inprimatu

MUGARRILUZE ETA OLABERRIA AURTENGO BISITA GIDATUA PRESTATZEN ARI DIRA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Aurtengoa seigarren edizioa izango da

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak eta San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak auzoko muga historikoetan zehar bisita gidatu bat antolatuko dute seigarren urtez. Urtero konpainiako kantinera hautatu ondoren burutzen den jarduera bat da, Olaberriako muga historikoetako zatiren bat eginez. Oraingoan, COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ezin izan da aurreikusitako datan burutu, baina ahal bezain laster berreskuratuko da. Behin betiko data egoerak ahalbidetzen duenean jakinaraziko da.

Urte honetarako proposatzen den ibilbidea honako hau da:

–Junkal plazatxoa

–Arbelaitz jauregia

–San Juan Plaza

–Larreaundi

–Txikillo

–Santxotenea

–Makatzaga/Makatzondo (hamaiketako)

–Aramburu

–Zamora

–Estebenea