Inprimatu

KONPAINIAKO BATZORDEA TELEMATIKOKI BILDU DA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

2021eko festen inguruan eman daitezkeen egoera desberdinak aztertu eta haien inguruan lanean hasteko

Olaberria Konpainiako batzordea telematikoki bildu zen pasa den ostegunean 2021eko festen inguruan eman daitezkeen egoera desberdinak aztertu eta haien inguruan lanean hasteko.

Olaberria Konpainiako kapitaina den Javier Garcia Nietok Alardeako Jeneralak Buruzagien Batzordean jakinarazi zituen azken izendapenen berri eman zuen, hala nola azken hilabete hauetan konpainia eta unitate ezberdinetan izandako hauteskundeen berri ere.

Olaberria Konpainiako idazkaria den Martin Tellecheak aurten aurreikusitako aktibitate egutegia ixteko lanen berri eman zuen: VI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa, kantineren afaria, La Gaceta de Olaberria-ren 12. zenbakia eta banderinaren bedeinkapena.