Inprimatu

OHIKO BATZARRA OSPATU DA PALMERA MONTERON

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

15 kidek hartu zuten parte eta bozkatutako puntu guztiak onartu ziren

Pasa den ostiralean Olaberria Konpainiaren ohiko batzarra ospatu zen Palmera Monteron, 15 kidek parte hartu zutelarik.

Batzarra 20:00etan hasi zen, 2019ko ohiko batzarraren aktaren irakurketarekin, apirilaren 12koa. Aho batez onartu zen.

Gai-zerrendaren 2. puntuan 2019. urteko kontuen emaitzaren berri eman zen. 2019ko abenduaren 31an 7239,89 euro zituen konpainiak (4649,52 euro Kutxabanken, 2590,37 euro Laboral Kutxan eta 9,54 euro kaxan). Puntua aho batez onartu zen.

Gai-zerrendaren 3. puntuan 2020. urteko kontuen emaitzaren berri eman zen. 2020ko abenduaren 31an 8430,25 euro zituen konpainiak (4929,88 euro Kutxabanken, 3500,37 euro Laboral Kutxan eta 9,54 euro kaxan). Puntua aho batez onartu zen.

Gai-zerrendaren 4. puntuan azken bi urteko alardeetako txostenen berri eman zen.

Gai-zerrendaren 5. puntuan Olaberria Konpainiaren Diana sortzea proposatu zen. Irailaren 30era arte epea zabalik egongo da interesatuek beraien lanak aurkezteko. Aho batez onartu zen.

Gai-zerrendaren 6. puntuan konpainiako kidea den Jokin Aristizabalek diana abesteko zati bat izatea kontutan hartzeko proposatu zuen.

Batzarra 20:15ean amaitu zen.