Inprimatu

ARGAZKI IRABAZLEAK YONE ILEAPAINDEGIAN DAUDE IKUSGAI

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Guztira, 6 egileren 15 argazki aurkeztu ziren

VI. "Olaberria Konpainia" Argazki Lehiaketako argazki irabazleak Yone ileapaindegian ikusi daitezke aste honetatik aurrera. Argazki-taula hurrengo hilabeteetan egongo da han jarrita. Konpainiako batzordearen nahia argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzen joatea da.

Gogoratu behar da Eneritz Martiarena eta Banderín y traje de cantinera de Olaberria izeneko bere argazkia izan zirela VI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zutenak. Bigarren saria Karina Aguirre eta San Marcial izeneko bere argazkiarentzat izan zen. Hirugarren saria Idoia Lacasarentzat izan zen Concurso de dibujo improvisado 1 argazkiarekin. Guztira, 6 egileren 15 argazki aurkeztu ziren.