Inprimatu

ARGAZKI LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Irabazleek Jose Basilio Aranburu plazatxoan burututako ekitaldi xume batean jaso dituzte beraien sariak

Eneritz Martiarenak, Karina Aguirrek eta Idoia Lacasak Jose Basilio Aranburu plazatxoan burututako ekitaldi xume batean VI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren sariak jaso dituzte.

Gogoratu behar da Eneritz Martiarena eta Banderín y traje de cantinera de Olaberria izeneko bere argazkia izan zirela VI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zutenak. Bigarren saria Karina Aguirre eta San Marcial izeneko bere argazkiarentzat izan zen eta hirugarren saria Idoia Lacasa eta Concurso de dibujo improvisado 1 izeneko argazkiarentzat. Guztira, 6 egileren 15 argazki aurkeztu ziren.

Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere.