Inprimatu

ENERITZ MARTIARENAK IRABAZI DU ARGAZKI LEHIAKETA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Epaimahaiak Banderín y traje de cantinera de Olaberria izeneko bere argazkia saritu du. Sari banaketa azaroaren 20an izango da Jose Basilio Aranburu plazatxoan

Eneritz Martiarena eta Banderín y traje de cantinera de Olaberria izeneko bere argazkia izan dira VI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi dutenak. Bigarren saria Karina Aguirre eta San Marcial izeneko bere argazkiarentzat izan da eta hirugarren saria Idoia Lacasa eta Concurso de dibujo improvisado 1 izeneko argazkiarentzat. 

Guztira, 6 egileren 15 argazki aurkeztu dira. Javier Garcia Nieto (kapitaina), Mertxe Elizalde (Olaberria kafetegia), Yone Alvarez (Yone ileapaindegia), Joaquin Aristizabal (konpainiako kidea), Jorge Lopez (konpainiako kidea) eta Eusebio Gil (konpainiako kidea) osatu dute epaimahaia.

Olaberria Konpainiak 2015ean hasi zuen lehiaketa antolatzen gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko. Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere. Sari banaketa azaroaren 20an izango da Jose Basilio Aranburu plazatxoan. Sari banaketa ahal denean burutuko da. Antolakuntzak sarituekin harremanetan jarriko da eta data Olaberria Konpainiaren web orriaren eta sare sozialen bitartez ezagutaraziko da.