Inprimatu

ANA MARI RETEGUIREN OROIMENEZ

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Kapitainak eta kantinerak lore sorta bat eman diote 1974an konpainiako kantinera izandako Ana Mari Reteguiren familiari

Joan den ekainaren 28an, San Martzial Alardeko kantinerak aurkeztu aurretik, Olaberria Konpainiako kapitaina eta kantinera Saldías-Retegui familiaren etxera hurbildu ziren, lore sorta bat ematera, 2021eko urrian hil zen Ana Mari Reteguiren omenez.

Urtero, kantineren afarian, tradizioa da omenaldi txiki bat egitea duela 50 urte desfilatu zuen kantinerari. Oraingo honetan, ezin izan zen Ana Mari Retegui omendu, eta, horregatik, familiarekin harremanetan jarri izana, haren omenezko lore sorta eman ahal izateko.