Inprimatu

SARAY LÓPEZ, III. “OLABERRIA KONPAINIA” ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Epaimahaiak Lau ezpatak bere argazkia saritu du. Sari banaketa urriaren 8an izango da konpainiako batzordeak erabakitzen duen tokian

 

Lehen saria: Saray López

Argazkia: Lau ezpatak

 

Saray López eta Lau ezpatak izeneko bere argazkia izan dira III. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi dutenak. Bigarren saria Karina Aguirre eta Beldurrez... izeneko bere argazkiarentzat izan da. Hirugarren saria Saray Lópezentzat izan da ere Olaberria ezagutzen argazkiarekin. Guztira, 9 egileren 26 argazki aurkeztu dira. Ramón Martiarena (kapitaina), Javier García (tenientea), Igor Eizaguirre (Estebenea Jatetxea), Silvia Vázquez (Bar Pipo Antúnez), Cástor Telletxea (konpainiako kidea), Joaquín Aristizabal (konpainiako kidea) eta Eusebio Gil (konpainiako kidea) osatu dute epaimahaia.

 

Bigarren saria: Karina Aguirre

Argazkia: Beldurrez...

 

Hirugarren saria: Saray López

Argazkia: Olaberria ezagutzen

 

Olaberria Konpainiak gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko antolatzen hasi zuen iaz lehiaketa.

Argazki guztiak konpainiaren artxibora pasako dira eta argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere. Sari banaketa urriaren 8an izango da konpainiako batzordeak erabakitzen duen tokian.

Inprimatu

KOMUNIKABIDE BERRIA KONPAINIARENTZAT

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

 

La Gaceta de Olaberria lau hilabetero argitaratuko da eta bazkide eta kolaboratzaileei posta elektronikoz bidaliko zaie. Konpainiaren egunerokoak jasoko ditu

Olaberria Konpainiak apirilaren 8an burututako ohiko asanbladan berri labur bat sortzea onartu du, konpainiako batzordeak proposatua. La Gaceta de Olaberria deituko da.

Lau hilabetero argitaratuko da eta bazkide eta kolaboratzaileei posta elektronikoz bidaliko zaie. Bertan konpainiaren egunerokoak jasoko dira: bazkide kopuruari buruzko informazioa, antolatzen diren aktibitateei buruzko datuak, entsaioen ordutegiak edota San Martzial Alardearen inguruko nobedadeak.

La Gaceta de Olaberria berri laburra Olaberria Konpainia osatzen duten pertsonen arteko harremana bultzatzen jarraitzeko balioko du. Azken urteotan web orri bat sortu, sare sozial garrantzitsuenetan profilak ireki (Facebook, Twitter eta Youtube), konpainiaren kontu korporatibo bat sortu eta asanbladetan multimedia erabiltzen hasi dela gogoratu behar da.

 

 

 

Inprimatu

FLORENTINO DIÉGUEZI ELKARRIZKETA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

 

 

Gure konpainiako bazkide beteranoetariko bat da. Erredoblearekin hasi zen desfilatzen, baina badira urte asko jada eskopetarekin desfilatzen duela. Florentino Diéguez Rodríguez dugu, arotz ohia, denbora librean bere lagun artxeroentzat edota konpainietako soldaduentzat eskopetak egiten dituena. 

- Orain dela gutxi artxeroentzako aizkora pare bat bukatu berri dituzu. Kontaiguzu prozesua eta zenbat denbora kostatu zaizun?

Sartutako denbora kalkulatzea ezinezkoa da. Denbora daukadanean egiten dut, ez dira orduak zenbatzen. Zura hartu eta aizkoraren itxura ematen zaio, dena eskuz. Artisau-lana da, oso zaila, forma borobildunak dituelako. Bidasoa auzoko Epifanio Aramburu arotzaren etxean egiten ditut. Gero Olaberria konpainiako txilibitua den Dani Cambonek margotzen ditu bere tailerrean.

- Ez da honelako lanak egiten dituzun lehenengo aldia, uste dut eskopetak ere egin dituzula, nola sartu zitzaizun zaletasun hau? Nor izan zen zerbait eskatu zizun lehena?

Egin dudan eskopeta bakarra nirea izan da. Erredoblea utzi eta eskopetarekin desfilatzen hasi nintzenean eskopeta arinago bat egitea pentsatu nuen. Momentu hartan nuen eskopetaren kopia egin nuen, baina zurezkoa. Enkargu asko egiten dizkidate baina lan asko daukat eta inorekin gaizki gelditu ez arren adiskideei bakarrik egin diet.

- Egin duzun guazarik bitxiena, nahiz eta Alardearekin loturarik ez izan?

Altzariak partikularrentzat batez ere. Artisau-lanak dira eta ordu asko sartu ditut aurrera ateratzeko

- Bizitza osoa daramazu konpainian, lehenik erredoble bezala eta orain eskopetarekin. Antzinako argazkiren bat badaukagu eta hor zaude ere, ia musika bandarik gabe. Hainbeste aldatu al da konpainia urte hauetan? Nola gogoratzen duzu orain dela 50 urteko konpainia?

Aldaketa handia nabari dut. Hasieran, 14 urterekin ateratzen nintzenean, erredoble bat, bi danbor eta 6-7 txilibitu ateratzen ziren. Oran 72 urte ditut eta dena aldatu da. Lehen denok elkar ezagutzen ginen, auzoko baserrikoak ginen, orain hau pentsa ezina da. Aldatu ez dena ilusioa da. Ilusio berbera edota gehiago asnartzen da.

Inprimatu

JESÚS MOLINARI ELKARRIZKETA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

 

1974ean desfilatu zuen lehenengo aldiz Alardean. Beti eskopetarekin eta bere koadrilarekin. Jesús Molina gure bazkiderik leialena da, Talavera de la Reinan (Toledo) bizi delako duela bi hamarkada eta ez duelako inoiz ere ekainaren 30eko zita galtzen. Berarekin hitz egin dugu: 

 

-Irundik ia 600 kilometrora bizi zara eta hala ere ekainaren 30era leiala zara. Urte honetarako txartelak aterata dituzu jada?

Lan kontuengatik Irundik ia 600 kilometrora bizi nahiz eta noski, ekainaren azken egunak oporretarako hartuak ditut, hortaz ezustekoren bat gertatzen ez bada 2015ean hor egongo naiz ere koadrilarekin desfilatzen. Lanean badakite egun horiek niretzako sakratuak direla eta ez dut arazo gehiegirik egun horiek hartzeko.

-Zer diote etxean?

Nire familia ni bezain irundarra da edo hare eta gehiago oraindik. Ez zaigu burutik ere pasatzen gai hau mahaigaineratzea. Etxean denok dakite ekainaren 30ean Irunen gaudela San Pedro eta San Martzialetako festez gozatzen.

-Alardera bi aldiz bakarrik huts egin duzula jakin dugu?

Nire lehenengo Alardea 1974ean izan zen, Alzaga kapitainaren garaiak ziren, “Txantxot” ezizenez, “Pitxirri” tenientearenak, edota Juanito Indakoetxea banderatxoarenak, lankide bikaina eta pertsona hobea. Eta nola ez, nire lehenengo kantinerarenak, Ana Retegui. Lehendabiziko desfile horren ondoren askoz gehiago etorri dira, batzuk euriarekin, beste batzuk eguzkiarekin, baita lainotuak ere, baina guzti guztiak beste urte batez koadrilarekin biltzeko aukera izateko alaitasunarekin. Egia da galdetzen didazuna, berrogei urte hauetan bi aldiz bakarrik huts egin dut, lehengoa El Ferrolen nenbilelako soldadutza egiten eta bigarrena, duela hamabi urte inguru, Irunera bueltatzeko bi egun baino lehen, maletak eginak nituela, nire seme batek futbolean jokatzen hankan mina hartu eta eskaiola jarri behar izan ziotelako. Une horretan bukatu zen niretzako urte hartako desfilea. Handik aurrera etxean ekainean egiten den kirolarik arriskutsuena xakea da.

-Zure betiko lagunekin desfilatzen duzu. Konpainiako gaurkotasunen berri ematen dizute?

Koadrilarekin urte osoan zehar gaude harremanetan, hortaz edozein berri ematen bada kontatu egiten didate, bai konpainiaren inguruan, baita beste gaiei buruz ere. Beti deitzen didatenarako haukeratua izan den kantineraren berri emateko da, batez ere azken urteotan nire lagunen alabak atera direla.

-Talavera de la Reinan gure festaren embaxadore izango zara, ezta? Zer esaten dizute? Nola ikusten dute ekainaren amaieran urtero handik alde egitea?

Hainbat urtez festa azaltzen, erlazionatzen nahizen jendeak buruz dakiela jada. Eta gainera, kontatu ahala, begien distira ikusten didatenean, guretzako zehin garrantzitsua den suposatzen dute. Baina noski, ezin dute gu bezala sentitu. Guretzako ere ez da, adibidez, Sevillako Apirileko Azoka, Valentziako Failak edota beste antzeko festa batzuk bezalakoa.