Inprimatu

80 PERTSONA BAINO GEHIAGO IGANDEKO BISITA GIDATUAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Giro bikaina, Altamirako meategietara bisita bat izan zuen ibilbide batean

Laurogei lagunetik gora bildu ziren igandean Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako bisita gidatuan.

Zazpigarren edizio honetarako planteatutako ibilbidea honako hau izan zen:

-Irteera San José Langilearen parrokiatik

-Xantalen ermita

-Makatzaga baserria

-Aramburu baserria

-Zamora baserria

-Altamirako meategiak

-Altamira baserria

-Iparragirre baserria

-Eizaguirre landetxea

-Estebenea

Berrogeita hamar bat lagun Estebenea Jatetxean bazkaltzen geratu ziren ondoren, helduentzako 30 euroko menu itxiarekin eta umeentzako 15 eurorekin.

 

 

 

 

Inprimatu

PATRICIA LÓPEZ ALFONSO, OLABERRIA KONPAINIAKO KANTINERA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Guztira botoa eskubidea zuten 138 kidek parte hartu dute

Patricia López Alfonso Olaberria Konpainiako kantinera aukeratu dute, maiatzaren 12an Olaberriako Eskola Zaharretan egin diren hauteskundeetan. Guztira botoa emateko eskubidea zuten 138 kidek parte hartu dute.

Zorionak Patricia!

Inprimatu

LEHIAKETAKO ARGAZKIAK IKUSGAI DANOK ANAI TABERNAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Saray López González izan zen azken edizioko irabazlea Deskarga argazkiarekin 

VIII. "Olaberria Konpainia" Argazki Lehiaketako argazkiak ikusgai daude aste honetatik aurrera Danok Anai tabernan. Argazkiak biltzen dituen panela bertan egongo da datozen hilabeteetan, eta, horrela, argazkiak establezimendu laguntzaileen artean txandakatzeko ideia originalari eutsiko zaio.

Gogoan izan behar da Saray López Gonzálezek, Deskarga argazkiarekin, VIII. "Olaberria Konpainia" Argazki Lehiaketa irabazi zuela. Bigarren saria Jorge López Lorigadosek eta Su sonrisa también es la nuestra argazkiak jaso zuten. Epaimahaiak, berriz, bi hirugarren sari eman zituen: Karina Aguirre Altunari La bendición de la Virgen argazkiarengatik eta Óscar Pérez Riendari Redoble argazkiarengatik.

 

 

 

Inprimatu

ARGAZKI LEHIAKETAREN SARIAK BANATU DIRA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Sariak José Basilio Aranburu plazatxoan banatu dira

José Basilio Aranburu plazatxoak konpainiaren argazki lehiaketaren azken edizioko sari banaketa hartu du.

Gogoratu behar da Saray López Gonzálezek irabazi zuela VIII. "Olaberria Konpainia" Argazki Lehiaketa Descarga argazkiarekin. Bigarren saria Jorge López Lorigadosen Su sonrisa también es la nuestra argazkiarentzat izan zen; hirugarren saria, berriz, Karina Aguirre Altunaren La bendición de la Virgen eta Óscar Pérez Riendaren Redoble argazkientzat izan zen.

Argazki guztiak konpainiaren artxiboan sartuko dira, eta datozen hilabeteetan ikusgai egongo dira establezimendu laguntzaileren batean, webgunean eta sare sozialetan.

 

 

 

 

 

Inprimatu

PACO CARRILLO, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Aurten, Paco Carrilloren azkeneko urtea izango denez, lau koloreak aukeratu dira (gorria, beltza, txuria eta marroia)

Apirilaren 25ko arratsaldean Paco Carrillo San Martzial Alardeko Jeneralaren berrespen ekitaldia Irungo Kasinoan 20:00ean gauzatu da. Kapitain eta Unitate Buruak bildu dira deliberazio zeremonia baino lehen. Ondoren Paco Carrillo deitu da, non Buruzagien Batzordeko idazkariak, Javier García Nietok (Olaberria Konpainiako kapitaina), Kapitain eta Unitate Buruen aurrean, Jeneralaren berronespen akta irakurri du. Honako hau esaten du (gazteleraz):

"Hoy, veinticinco de abril de dos mil veintitrés, reunidos los Capitanes y Jefes de Unidad, que lo son, del Alarde de San Marcial, y en rememoración de la elección efectuada el veinticuatro de octubre de dos mil diecinueve, con este simbólico acto se ratifica en el cargo de General del Alarde de San Marcial, al que lo es:

D. Paco Carrillo Etxeberria

Y para que así conste, se hace entrega de la presente cédula, actuando como fedatario el Secretario, que lo es, de la Junta de Mandos, D. Javier García Nieto"

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Aurten, Paco Carrilloren azkeneko urtea izango denez, lau koloreak aukeratu dira: gerrikoa, txapela, gorbata eta zapiaren kolore gorria, berarekin ere Alardea babesten duten emakumeen espartinen zinta gorriak irudikatu nahi da; San Martzialen jakaren, kantineretako abarketen zinta eta belusezko gerruntze kolore beltza; San Martzial Eguneko praken eta espartinen kolore zuria; eta hatxeroen mandilaren kolore marroia.

Jeneralaren izendapena, funtzionamendu kontuengatik, data hauetan, lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, Buruzagien Batzordeak urtero egiten du Jeneralaren berronespena. Aldi berean, Paco Carrillok bere Estatu Nagusia aurkeztu du: Rubén Fraile (Komandantea), Iñaki Goikoetxea (Infanteriako Laguntzailea), Jagoba Usabarrena (Estatu Nagusiko Laguntzailea), Iñaki Cámara (Zalditeriako Laguntzailea), Juan Ignacio Serrano (Artileriako Laguntzailea) eta Lauren Etxepare (Aginduen Kornetina).

Paco Carrillo

Paco Carrillo Etxeberria, 64 urtekoa, 2015ko urriaren 13an San Martzial Alardeko Jenerala izateko hautatua izan zen eta 2019ko urriaren 24an berrautatua izan zen. 40 urtez Buenos Amigos Konpainian desfilatu zuen erredoblearekin alfereza izendatu arte. Postu horretan 1999 eta 2002 urte tartean atera zen, ondoren tenientea izan zen (2003-2010) eta geroago kapitaina (2011-2015).