Inprimatu

Ba al zenekien…?

Nork idatzia: Compañía Olaberria.

… … Josetxo Alzaga izan dela Olaberria Konpainiaren Kapitaina karguan gehien aritu dena, 33 aldiz 1964etik 2000 urteetara?


… Olaberria Konpainiaren ezaugarri bat aitzinean abereak gidatzeko eta zaintzeko erabiltzen ziren egurrezko makilak direla eta gaur egun agintariek entseguetan eramaten dituztela?


… Olaberria Konpainiaren agintarien sableek San Martzialeko koloredun borlak eramaten dituztela?


…1939. urtean, kronikek diotenez, Olaberria Konpainiari soldadu bat falta zitzaiola derrigorrezko kopurura iristeko eta isuna ez jasotzeko eta desfilean postua ez galtzeko, Kapitainak auzoko baserrien artean gudari bat aurkitzeko agindu zuela eta Makatza baserrian bat aurkituta desfilatu egin ahal izan zuela?


… auzoko punturik altuena Lasain Gaina dela 525 metrotako altuerarekin?


… Olaberria eta Ama Shantalen direla San Martzialeko Alardearen bi konpainia bakarrak banderatxoaren astamakila egurrezkoa dutenak?


… San Anton baserria baseliza izan zela eta aztarna idatziak daudela 1671. urtetik?


… Josefa Aramburu, Ramona Azanza, María Rosario Aramburu, Marichu Eizaguirre, Maritxu Zabala, María Urtizberea eta Mercedes Retegui urte bat baino gehiago desfilatu zutela Olaberria Konpainiako Kantinerak bezala?


… Olaberria Konpainiaren argazkirik zaharrena 1919. urtekoa dela?


… Olaberria “ola berria” adierazi nahi duela, eta Santxotenea errotarengandik hurbil zegoena aipatzen duela, ziur aski, uraren indar eragilea erabili zuen lehenengo burdinola irundarra izan zena eta zeinetik lehenengo idatziak aurkitzeko 1500 urteraino atzera egin behar dela?


… Olaberria Konpainiak San Pedro eta San Martzial egunetan suziriak botatzeko ohitura duela, soldaduei soldadutzara joan behar direla abisatzeko?