Inprimatu

XIV. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Bi postontzi prestatuko dira XIV. Marrazki eta pintura lehiaketarako 

Maila bakoitzeko hiru marrazki onenak sarituko dira

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIV. Marrazki eta Pintura Lehiaketa antolatuko dute. Osasun krisia dela eta,  aurten ere ezin izango da Jose Basilio Aranburu plazatxoan ospatu eta iazko formatu berdina jarraituko da.

Bi postontzi prestatuko dira, bat Danok Anai tabernan egongo da eta bestea Antunez tabernan. Bertan, parte-hartzaileek haien marrazkiak uzteko aukera izango dute. Hauek uzteko epea, ekainaren 15etik  30era bitartekoa izango da eta antolatzaileek uztailaren 1ean jasoko dituzte. Lehiaketa ume guztiei zuzenduta dago eta aurreko urteetan bezala hiru maila egongo dira: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte. Marrazkiaren atzekaldean parte-hartzailearen izen-abizenak eta adina jarri beharko dira, baita telefono zenbaki bat ere. Maila bakoitzeko hiru marrazki onenak sarituko dira. Epaimahaia beste urteetako kantinerez osatua egongo da.

Sari banaketa

Sarituak Olaberria Konpainia eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen web orriaren eta sare sozialen bitartez ezagutaraziko dira. Sariak Jose Basilio Aranburu plazatxoan banatuko dira, ahal denean, osasun eta segurtasun neurriak betez.