Inprimatu

XII. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Maila bakoitzeko hiru marrazkirik onenak sarituko dira

Datorren igandean, hilak 23, San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak antolatutako XI. Marrazki eta Pintura Lehiaketa ospatuko da, Jose Basilio Aranburu plazan (Perujaran kaleko atzekaldean).

17:00etan hasi eta parte hartu nahi duten ume guztiei irekia dago eta aurreko urteetan bezala hiru maila egongo dira: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte. Maila bakoitzeko hiru marrazkirik onenak sarituko dira. Epaimahaia beste urtetako kantinerez osatua egongo da.

Banden tailerra

Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak banden tailerra egingo du. Hala, lehiaketan parte hartzen duten neska guztiak aurtengo kantinera den Leyre Lopezen ondoan desfilatu ahalko dute bere izena jartzen duen banda batekin.

18:30etan parte-hartzaileen artean askaria banatuko da. 19:00etatik aurrera, hurbildu diren ume guztiekin entsaio txiki bat egingo du konpainiak, Perujaran kaletik Larreaundiraino, 20:30ak aldera bukatuz.