Inprimatu

VII. “OLABERRIA KONPAINIA” ARGAZKI LEHIAKETA DEITU DA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Hiru argazki onenentzat sariak egongo dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasako dira

Olaberria Konpainiak VII. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa antolatu du, gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko.

Edonork parte hartu dezake, adin, sexu edo baldintza mugarik gabe. Izen ematea doakoa da eta oinarri xume batzuk daude, herrian egiten diren beste lehiaketa batzuen antzekoak.

Hiru argazki onenentzat sariak egongo dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasako dira. Sariak laguntzen duten bi establezimendu, batzordeko bi kide eta konpainiako hiru soldaduz osaturiko epaimahai batek erabakiko ditu. Argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere.

Eneritz Martiarena, azken garailea

Gogoratu behar da Eneritz Martiarena eta Banderín y traje de cantinera de Olaberria izeneko bere argazkia izan zirela VI. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa irabazi zutenak. Bigarren saria Karina Aguirre eta San Marcial izeneko bere argazkiarentzat izan zen. Hirugarren saria Idoia Lacasarentzat izan zen Concurso de dibujo improvisado 1 argazkiarekin. Guztira, 6 egileren 15 argazki aurkeztu ziren.

Oinarriak aldatu egin dira osasun krisia dela eta

Osasun krisia dela eta Alardea zein Alardearekin erlazionaturiko jarduera eta ekintzak bertan behera utzi behar izan dira. Hau dela eta Olaberria Konpainiako batzordeak, iaz egin zuen bezala, “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketaren oinarriak aldatu behar izan ditu. Argazkiak 2021ekoak izan beharko dira eta Olaberria Konpainiarekin zerikusia izan beharko dute. Ekainaren 29a eta 30eko argazkiak izan daitezke, non konpainiaren ikurren bat ikusi behar den edo argazkietako protagonistek festetako koloreekin atera behar diren. Auzoko muga historikoetan zehar egiten den bisita gidatuaren edo Marrazki eta Margo Lehiaketaren argazkiak ere izan daitezke. Jarduera hauek hurrengo hilabeteetan berreskuratuko ditu konpainiak.

Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta helbide elektronikora bidali beharko ditu, argazkiaren izenburua, egilearen izen-abizenak eta telefono zenbaki batekin. Epea sari banaketa egunaren data baino astebete lehenago itxiko da. Sari banaketaren data Olaberria Konpainiako web orrian eta sare sozialen bidez jakinaraziko da. Sariak Jose Basilio Aranburu plazatxoan banatuko dira, ahal denean, osasun eta segurtasun neurriak betez.

Oinarriak kontsultazeko, hemen klikatu.