Inprimatu

V. “OLABERRIA KONPAINIA” ARGAZKI LEHIAKETA DEITU DA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Hiru argazki onenentzat sariak egongo dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasako dira. Iazko edizioa Saray Lopezek irabazi zuen Mirada izeneko argazkiarekin

Olaberria Konpainiak V. “Olaberria Konpainia” Argazki Lehiaketa antolatu du, gure konpainiarekin erlazionaturiko argazkiak sustatu, aitortu, saritu eta zabaltzeko.

Edonork parte hartu dezake, adin, sexu edo baldintza mugarik gabe. Izen ematea doakoa da eta oinarri xume batzuk daude, herrian egiten diren beste lehiaketa batzuen antzekoak.

Hiru argazki onenentzat sariak egongo dira eta guzti-guztiak konpainiaren artxibora pasako dira. Sariak laguntzen duten bi establezimendu, batzordeko bi kide eta konpainiako hiru soldaduz osaturiko epaimahai batek erabakiko ditu. Argazki onenen artean aukeraketa bat egin eta laguntzen duen establezimenduren batean ikusgai jarriko dira, baita web orrian eta sare sozialetan ere.

Iazko edizioa Saray Lopezek irabazi zuen Mirada izeneko argazkiarekin. Bigarren saria David Eraso eta Este grupo argazkiarentzat izan zen eta hirugarren saria Karina Aguirre eta Olaberria al completo argazkiarentzat. Guztira, 15 egileren 39 argazki aurkeztu ziren.

Oinarriak kontsultazeko, hemen klikatu.