Inprimatu

OLABERRIA KONPAINIAKO ENTSAIOAK IRITSI DIRA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Lehenengo eskopeta lerroak osatuak joango dira, kantinera konpainia barruan dagokion lekuan desfilatzeko

Olaberria Konpainiako entsaioak iritsi dira. Geldiriko entsaioa asteazkenean izango da, ekainak 19, 20:30etatik aurrera, Nekazarien Etxean. Lehenengo entsaioa ostiralean izango da, ekainak 21, 20:30etatik aurrera, Estebeneatik aterata. 24ean astelehenarekin eta 25ean asteartearekin bigarren eta hirugarren entsaioak izango dira, 20:30etatik aurrera Estebeneatik aterata baita ere. 25eko entsaioa konpainia guztien entsaio orokorra izango da. Azkenik, ekainaren 23an, igandearekin, XII. Marrazki eta Margo Lehiaketa bukatu ondoren, haurrekin Larreaundiraino egiten den entsaioa izango da, 19:00ak inguruan Perujaran kaletik aterata.

Konpainiako bandako kideei ordu laurden bat lehenago tokian egoteko eskatzen zaie, kaboek zerrenda pasa dezaten. Konpainiako batzordetik gogorarazten zaie baita ere janzkera aproposarekin etorri behar direla entsaioetara. Lehenengo eskopeta lerroak osatuak joango dira, kantinera konpainia barruan dagokion lekuan desfilatzeko.