Inprimatu

XIII. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETAREN EPAIMAHAIAREN BILERA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Guztira 32 marrazki aurkeztu dira

XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketaren epaimahaia datorren uztailaren 19an bilduko da marrazki irabazleak aukeratzeko. Epaimahaia Leyre Lopez, Irati Formoso eta June Sanchez kantinerek osatuko dute. Guztira 32 marrazki aurkeztu dira.

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa antolatuko zuten ekainaren 15etik 30era bitartean. Osasun krisia dela eta,  ezin izan zen, urtero bezala, Jose Basilio Aranburu plazan ospatu. Hori dela eta, bi postontzi prestatu ziren, bata Danok Anai tabernan eta bestea Antunez tabernan. Bertan, parte-hartzaileek haien marrazkiak uzteko aukera izango zuten. 

Lehiaketa, aurreko urteetan bezala, hiru maila ditu: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte.

Sari banaketa

Sarituak Olaberria Konpainia eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen web orriaren eta sare sozialen bitartez ezagutaraziko dira. Sariak ahal denean banatuko dira.