Inprimatu

XIII. MARRAZKI ETA PINTURA LEHIAKETA BERRIKUNTZEKIN DATOR

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Maila bakoitzeko hiru marrazki onenak sarituko dira. Ezin izango denez Jose Basilio Aranburu plazan ospatu, bi postontzi prestatuko dira marrazkiak bertan uzteko.

Olaberria Konpainiak eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak XIII. Marrazki eta Pintura Lehiaketa antolatuko dute. Osasun krisia dela eta,  ezin izango da urtero bezala, Jose Basilio Aranburu plazan ospatu. Hori dela eta, hainbat berrikuntza izango dira.

Bi postontzi prestatuko dira, bata Danok Anai tabernan egongo da eta bestea Antunez tabernan. Bertan, parte-hartzaileek haien marrazkiak uzteko aukera izango dute. Hauek uzteko epea, ekainaren 15etik  30era bitartekoa izango da eta antolatzaileek uztailaren 1ean jasoko dituzte. Lehiaketa ume guztiei zuzenduta dago eta aurreko urteetan bezala hiru maila egongo dira: 6 urte arte, 7-9 urte eta 10-12 urte. Maila bakoitzeko hiru marrazki onenak sarituko dira. Epaimahaia beste urteetako kantinerez osatua egongo da.

Sari banaketa

Sarituak Olaberria Konpainia eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkartearen web orriaren eta sare sozialen bitartez ezagutaraziko dira. Sariak ahal denean banatuko dira.